
EHUko Soziologia saileko den Marian Ispizua Uribarrik lan oso interesgarria egin zuen "Partaidetza kirola XXI. mendean" izenburupean. Bertan estadistika eta datu ugari aurkitzeaz gain, egoera zein eta nolakoa den aztertzen du hainbat eremu kontuan izanik: parte hartzea kirolean, zenbat denbora eskaintzen zaion, praktika generoen arabera, ikasketa-maila eta adin-taldeen arabera, sedentarismoa... Hori dena estatu mailan hasi, EAEn aztertuz eta Bizkaian bukatzeko.
Amaieran berak ateratzen dituen ondorioak aipatzen dira eta eztabaidako gaiak.
Interesgarria benetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario