Beti entzun izan dugu, aholku bezala: "bizitza laburra da eta orain aprobetxatu"; edota antzekoak: "orain ez duzuna egiten gero ezingo duzu egin".
Nork ez du entzun, eta momentu batzutan esan ere, horrelakorik?
Modan jarri zen "el club de los poetas muertos" pelikula ikusi ondoren: "Carpe diem", "bizi momentua" edo antzeko esanahiarekin. Bai, bai! Nik ez dizuet aholkurik emango, baina egia da momentua bizi behar dela, eta momentu horiek, eta hau bai aholkua dela, ahal dugun osasuntsuen bizi behar ditugu, baina obsesionatu gabe.
Momentua ez badugu bizitzen bideo honetan gertatzen zaiona gerta dakiguke, beraz "Carpe diem osasuntsuak" opa dizkizuet
2009/11/15
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario