2014/07/29

IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA

“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak. Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.

AZKEN DAKOTAK

"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari  (Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.

2014/05/18

BOST ATEKO ERREINUA

“Bost ateko erreinua” ipuin motore kooperatiboa Lehen Hezkuntzako 3.mailako haurrentzat pentsatuta dago. 2012-2013ko ikasturtean Lasarteko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako taldeak sortua. Haurrek Egiptoko Sahara basamortuan zehar egin behar abentura-bidaia da. Bidai horretan zehar aurrez aurre aurkituko dituzten erronkak gainditu beharko dituzte, baina erronka motore horiek denen artean gainditu behar dituzte, elkarri lagunduta: Nor berarengan pentsatu beharrean, une oro taldean pentsatu behar dute; helburua ez baita erronkak bakarka gainditzea, denen artean lortzea baizik. Kuriositateak harrapatu bazaitu, apunta zaitez bidai honetan eta lagundu Bost ateko erreinua aurkitzen.


2014/01/29

HAURREK BIDALTZEN DIZKIGUTEN MEZUAK

Etengabe, nahita edo nahi barik, mezuak bidaltzen ditugu. Gaur egun mezuei buruz hitz egiten denean, telefono mugikorren mezuak etortzen zaizkigu burura: sms, whatapps, facebook... Baina, hemen, ez noa horiei buruz hitz egitea. Artikulu honetan gure lanean, Gorputz Hezkuntzako saioetan, haurren artean, edota irakaslea eta haurren artean hitzekin, keinuekin edo jarrerekin bidaltzen ditugun mezuei buruz ari naiz, egunerokoan gertutako adibide batzuekin azalduta.
https://drive.google.com/file/d/0B8ZijiyUdWIDSkdrYnp2cURNRE0/edit?usp=sharing