2009/11/27

ELIKADURA OSASUNTSUA

Kaixo denoi! hemen daukazue nik egindako webquestaren helbidea, bertan klikatu eta ea gustatzen zaizuen.

http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_mondrian_w.php?id_actividad=2652&id_pagina=1




2009/11/19

2009/11/15

BIZITZA APROBETXATU

Beti entzun izan dugu, aholku bezala: "bizitza laburra da eta orain aprobetxatu"; edota antzekoak: "orain ez duzuna egiten gero ezingo duzu egin".
Nork ez du entzun, eta momentu batzutan esan ere, horrelakorik?
Modan jarri zen "el club de los poetas muertos" pelikula ikusi ondoren: "Carpe diem", "bizi momentua" edo antzeko esanahiarekin. Bai, bai! Nik ez dizuet aholkurik emango, baina egia da momentua bizi behar dela, eta momentu horiek, eta hau bai aholkua dela, ahal dugun osasuntsuen bizi behar ditugu, baina obsesionatu gabe.
Momentua ez badugu bizitzen bideo honetan gertatzen zaiona gerta dakiguke, beraz "Carpe diem osasuntsuak" opa dizkizuet

2009/11/14

MUGITZEA


Kirola egitea, edo aldian behin 'mugitzea', igogailua hartu ordez etxera eskaileretan barrena igotzea, edota kotxea edo autobusaren tokian bizikleta hartu edota oinez abiatzea, horrek guztiak gaixotasunak saihesten laguntzen duela gauza ezaguna zen.

BIZITZA APROBETXATU


SASOI BETEAN


Medikuak oso “trebeak” izan ohi dira kontsultara
datorkien pazienteari aholkuak ematen, bete-beteko
sasoi-puntu hori lortzeko beharrezkoak diren portaerak
aldarrikatzeko. Gauza erraza baita sermoia botatzea,
alegia jorratu beharreko ohitura eta aztura egokiak
gomendatu eta alderantziz portaera eta usadio txarrak
debekatzea.

ELIKADURA



Guztiok entzun dugu sarritan "dieta mediterraneoa", "elikadura orekatua" eta antzeko hitzak, baina zehatz-mehatz eta era errazean, haurrek ondo ulertzeko moduan gutxitan aurkitu dugu azalpenik.
Portugaleteko Zubeldia ikastetxeko Lhko haurrek dokumentu hau prestatu dute, elikadurarekin zer ikusia daukaten hitzak argituz.

ESTADISTIKAK


EHUko Soziologia saileko den Marian Ispizua Uribarrik lan oso interesgarria egin zuen "Partaidetza kirola XXI. mendean" izenburupean. Bertan estadistika eta datu ugari aurkitzeaz gain, egoera zein eta nolakoa den aztertzen du hainbat eremu kontuan izanik: parte hartzea kirolean, zenbat denbora eskaintzen zaion, praktika generoen arabera, ikasketa-maila eta adin-taldeen arabera, sedentarismoa... Hori dena estatu mailan hasi, EAEn aztertuz eta Bizkaian bukatzeko.
Amaieran berak ateratzen dituen ondorioak aipatzen dira eta eztabaidako gaiak.

Interesgarria benetan!

ERLAJAZIOA


Mendebaldeko bizimodu honetan, dena prisaka eta korrika egiten dugun bizitza honetan, astean zehar komenigarria izango litzateke denbora ateratzea eten bat egiteko, esaten den moduan berriz ere pilak kargatzeko. Horretarako zer hobeago Yoga saioak baino.

Hona hemen sarrera gisa yogako saioa hasi aurretik egin beharreko luzaketa eta gorputz-prestaketa.
Ondoren gehiago sakondu nahi izanez gero sartu orri honetan eta yogako ariketa eta fitxak euskaraz eta pdf (formatoan) deskargatzeko aukera izango duzu.

ARIKETA FISIKOA


Kirolen bat egitea, edo besterik ez bada ere egunero ariketa pixka bat egitea, beti da mesedegarri, baina sarritan ez da erraza bakoitzarentzat egokiena zein den jakitea. Kirol bat aukeratzeko orduan pertsona bakoitzaren ezaugarri fisikoak eduki beharko dira kontuan, bere bizitzeko estiloa eta, batez ere, bere adina.
Bizikletan paseatzea, igeriketa, gimnasia, mendian edota itsaso-bazterrean egindako ibilaldiak eta beste edozein ariketa fisiko edo kirol-iharduera mesedegarriak dira irizpide jakin batzuen arabera eginez gero.

KIROLA ETA OSASUNA


Kirola zertarako egin, zergatik ez utzi, bere onurak... horri guztiari eta beste hainbat galderari erantzuteko argitaratu du Luis Mari Zulaika zarauztarrak Kirola egiteko 25 arrazoi liburuxka. Edonorentzat argitalpen interesgarria da; baita zuretzat ere, gazte. Testu gutxi eta marrazki koloretsuekin, kirola egiteko arrazoi horietako batzuk azalduko dizkizugu.

2009/11/12

DIETA OREKATUA


Gaur egun bizi garen gizartean gero eta garrantzitsuago da dieta orekatu bat edukitzea. Behar dena eta behar denean janez gero dieta orekatuaz gain osasuntsua ere bihurtzen da. Horrela gaixotasun askori aurrea hartzen diegu eta saihesten ditugu.
Era errazean (ppt formatoan) gai honi buruz gehiago jakiteko
helbide honetan daukazue argibide gehiago.
Animatuz gero, ondoren fitxa (pdf formatoan) hauek bete ditzazkezue

Argazkia: http://www.nutrición.org/

LUZAKETAK


/LUZAKETAK.jpg" />Luzaketak, uzkurtuta edota gogortuta dauden giharreak luzatzeko ariketak dira. Ez dira bakarrik egin behar ariketa fisikoa hasi edo bukatu ondoren, baizik eta giharreak uzkurtuta dauden edozein egoeran/LUZAKETA-1.jpg" />
Beraz, eguna hasi (lo egon garen denbora guztia) eta bukatzeko (egunean jaso dugun tentsio guztia) era egoki eta lasaigarria izan daiteke.

2009/11/11

SARRERA


Aringaingan egitea osasuntsua da, baina ez da beti horrela izaten. Aringaingan, beste gauza askorekin bezala gehiegi egitea eta neurririk gabe edo aurretik gorputza ongi egokitu gabe, osasun arazoak ekar ditzake
Beste alde, gaur egun daramagun bizimoduarekin toki batetik bestera korrika eta aringaian ibiltzen gara. Hori dela, nahiz eta momentuan ez konturatu, poliki-poliki gure osasunean eragin handia eduki dezake, gaixotasun askoren iturri izanik.

Beraz, ARINGAINGAN bai! Baina behar den moduan! Patxadaz!