2014/07/29

IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA

“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak. Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.

AZKEN DAKOTAK

"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari  (Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.