2016/11/08

ARONSONEN PUZLEA LH 6. MAILA

Azken urte hauetan Lasarteko Berritzegunean Lehen Hezkuntzako irakasle taldea bildu gara Gorputz Hezkuntzan Lankidetza metodologia sartzeko materiala sortzen. 


Hori dela eta, mailaz maila Kooperazioa lantzeko material berria sortu eta frogatzen ibili gara. Aurrekoetan Ipuin Motor Kooperatiboari idatzi neban blog honetan. Oraingoan 6. mailarako sortu dugun materialari buruz hitz egitera natorkizue: Aronson-en Puzlea
Artikulu hau, egin dugun lanaren laburpentxoa baino ez da; ea gustukoa duzuen!

2015/07/16

DANTZAK: 3. MAILA 2014-2015




Zumaiako Herri Eskolan Gorputz Hezkuntzako egitarauaren barruan Gorputz Adierazpena dantzekin lantzen dugu. 1. mailatik hasi eta 6. mailaraino, ikasleek Euskal eta Munduko dantzak ikasten dituzte. Dantza jakin batzuk ikasten hasi eta beraiek sortutako pausuekin dantzak sortu arte. Hona hemen horren adibide gisa 3. mailakoek aurten ikasitako bi dantzak: goiko bideoan 3D gelakoak.
Hemen behean beste gelen bideoak ikusteko loturak, egin klik beraien gainean.
3A gelakoak
3B gelakoak
3C gelakoak

2014/07/29

IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA

“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak. Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.

AZKEN DAKOTAK

"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari  (Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.

2014/05/18

BOST ATEKO ERREINUA

“Bost ateko erreinua” ipuin motore kooperatiboa Lehen Hezkuntzako 3.mailako haurrentzat pentsatuta dago. 2012-2013ko ikasturtean Lasarteko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako taldeak sortua. Haurrek Egiptoko Sahara basamortuan zehar egin behar abentura-bidaia da. Bidai horretan zehar aurrez aurre aurkituko dituzten erronkak gainditu beharko dituzte, baina erronka motore horiek denen artean gainditu behar dituzte, elkarri lagunduta: Nor berarengan pentsatu beharrean, une oro taldean pentsatu behar dute; helburua ez baita erronkak bakarka gainditzea, denen artean lortzea baizik. Kuriositateak harrapatu bazaitu, apunta zaitez bidai honetan eta lagundu Bost ateko erreinua aurkitzen.


2014/01/29

HAURREK BIDALTZEN DIZKIGUTEN MEZUAK

Etengabe, nahita edo nahi barik, mezuak bidaltzen ditugu. Gaur egun mezuei buruz hitz egiten denean, telefono mugikorren mezuak etortzen zaizkigu burura: sms, whatapps, facebook... Baina, hemen, ez noa horiei buruz hitz egitea. Artikulu honetan gure lanean, Gorputz Hezkuntzako saioetan, haurren artean, edota irakaslea eta haurren artean hitzekin, keinuekin edo jarrerekin bidaltzen ditugun mezuei buruz ari naiz, egunerokoan gertutako adibide batzuekin azalduta.
https://drive.google.com/file/d/0B8ZijiyUdWIDSkdrYnp2cURNRE0/edit?usp=sharing

2013/04/07

EMOZIOAK GORPUTZ HEZKUNTZAN

Emozioak Gorputz Hezkuntzan aipatzerakoan ez du esan nahi emozioekin jolasten ibiltzen garenik; "jolasa" hitza garrantzi handirik gabeko jarduera bezala ulertzen baldin badugu. Baina jolasari berez duen garrantzia ematen badiogu, jarduera ezin hobea da haurren erreakzioak, emozioak kudeatzen laguntzeko. Jolasean, haurra bere elementu naturalean aurkitzen da, eta hor gertatzen diren egoerei berezko erantzuna ematen die; emozioek eztanda egiten dute. Hori da, hain zuzen ere, kudeatzen lagundu behar dieguna; aurrerago, nerabezaroan, beste arazo batzuen oinarri ez izateko. Hona hemen, Gorputz Hezkuntzan, gure posibilitateen arabera, emozio horiek kudeatzen laguntzeko erabiltzen dugun jokabidea. Hezkuntza mota guztien gainetik, Giza Hezkuntza dagoelako... Emozio Hezkuntza