2014/07/29
IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA
“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak.
Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.
AZKEN DAKOTAK
"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila
honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari
(Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako
kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota
tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren
arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak
nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia
existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua
azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.
2014/05/18
BOST ATEKO ERREINUA
“Bost ateko erreinua” ipuin motore kooperatiboa Lehen Hezkuntzako 3.mailako haurrentzat pentsatuta dago. 2012-2013ko ikasturtean Lasarteko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako taldeak sortua. Haurrek Egiptoko Sahara basamortuan zehar egin behar abentura-bidaia da. Bidai horretan zehar aurrez aurre aurkituko dituzten erronkak gainditu beharko dituzte, baina erronka motore horiek denen artean gainditu behar dituzte, elkarri lagunduta: Nor berarengan pentsatu beharrean, une oro taldean pentsatu behar dute; helburua ez baita erronkak bakarka gainditzea, denen artean lortzea baizik. Kuriositateak harrapatu bazaitu, apunta zaitez bidai honetan eta lagundu Bost ateko erreinua aurkitzen. 2014/01/29
HAURREK BIDALTZEN DIZKIGUTEN MEZUAK
Etengabe, nahita edo nahi barik, mezuak bidaltzen ditugu. Gaur egun mezuei buruz hitz egiten denean, telefono mugikorren mezuak etortzen zaizkigu burura: sms, whatapps, facebook... Baina, hemen, ez noa horiei buruz hitz egitea. Artikulu honetan gure lanean, Gorputz Hezkuntzako saioetan, haurren artean, edota irakaslea eta haurren artean hitzekin, keinuekin edo jarrerekin bidaltzen ditugun mezuei buruz ari naiz, egunerokoan gertutako adibide batzuekin azalduta.
https://drive.google.com/file/d/0B8ZijiyUdWIDSkdrYnp2cURNRE0/edit?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/0B8ZijiyUdWIDSkdrYnp2cURNRE0/edit?usp=sharing
2013/04/07
EMOZIOAK GORPUTZ HEZKUNTZAN
Emozioak Gorputz Hezkuntzan aipatzerakoan ez du esan nahi emozioekin jolasten ibiltzen garenik; "jolasa" hitza garrantzi handirik gabeko jarduera bezala ulertzen baldin badugu. Baina jolasari berez duen garrantzia ematen badiogu, jarduera ezin hobea da haurren erreakzioak, emozioak kudeatzen laguntzeko.
Jolasean, haurra bere elementu naturalean aurkitzen da, eta hor gertatzen diren egoerei berezko erantzuna ematen die; emozioek eztanda egiten dute. Hori da, hain zuzen ere, kudeatzen lagundu behar dieguna; aurrerago, nerabezaroan, beste arazo batzuen oinarri ez izateko.
Hona hemen, Gorputz Hezkuntzan, gure posibilitateen arabera, emozio horiek kudeatzen laguntzeko erabiltzen dugun jokabidea. Hezkuntza mota guztien gainetik, Giza Hezkuntza dagoelako... Emozio Hezkuntza
2012/07/24
ZORABIOAK
2009ko irailean Garatuko ikastaroen barruan "Lehen sorospenak" ikastaroa egin genuen Zarautzen. Bertan, talde txikietan, hainbat lan egin genituen eta gure taldeari "Zorabio"-ei buruzko lana tokatu zitzaion.
Oso era sinplean, taula batean,zorabioen detekzioa, jokabidea, eta garraioari buruzko argibideak ematen dira.
Ea inoiz ez zaigun gertatzen horrelako egoerak kudeatzea, baina ez da sekula gaizki etorriko hor dagoen informazioa.
2012/05/16
JOLASAREN BALIO DIDAKTIKOAK
Haurren inguruan lan egiten dugunok sarritan entzuten ditugu horrelako esaldiak: “Ba! Lasai jolasean dabiltza eta”. “Txantxetan, olgetan dabiltza”; garrantzia kendu nahian gertatzen ari denari, denbora-pasa izango balitz bezala. Baina guretzat, Gorputz-Hezkuntzan lan egiten dugun irakasleontzat jolasa ez da garrantzirik gabeko gauza bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




