Euskal Herrian aintzinatik oso zabaldua dago Auzolana; azken finean, Lankidetzako era bat da.
Lankidetza hezkuntza mundura, eta zehazki Gorputz Hezkuntza alorrera ekartzen badugu, era motibagarria bat Erronka edo desafio bezala planteatzea da.
Lankidetzako estrategia metodologiko honekin lan eginda, ikasleek elkarrengandik ikasten dute, eta oinarrizko zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, arloko oinarrizko konpetentzia motorra garatzeaz gain.
Hona hemen Lankidetzako Erronka Fisikoei buruzko artikulu txiki bat.
2018/01/28
2017/03/25
GORPUTZALDIAK HEZKUNTZ EGITASMOA
Gorputzaldiak Hezkuntz egitasmoa dantzaren mundutik Ana Remiro eta Amaia Nabaskuesek sortutako proiektua da. Mugimendua eta gorputz adierazpena erabilta, elkarlanean sormena garatzeko eta gaitasun giza-afektiboak lantzeko tresna aproposa da. Bederatzi unitate didaktikoetan zehar (unitate bakoitzak lau saio dauzka), bakoitzean trebetasun giza-afektibo bat garatzen da jolasen bidez eta musika egokiarekin lagunduta: enpatia, konfiantza, integrazioa, asertibitatea, autokontzientzia, elkarreragina, sentsopertzepzioa, atentzioa eta emozioak.
Jolasten ikasteko eta ikasiz jolasteko.
Jolasten ikasteko eta ikasiz jolasteko.
2016/11/08
ARONSONEN PUZLEA LH 6. MAILA
Hori dela eta, mailaz maila Kooperazioa lantzeko material berria sortu eta frogatzen ibili gara. Aurrekoetan Ipuin Motor Kooperatiboari idatzi neban blog honetan. Oraingoan 6. mailarako sortu dugun materialari buruz hitz egitera natorkizue: Aronson-en Puzlea
Artikulu hau, egin dugun lanaren laburpentxoa baino ez da; ea gustukoa duzuen!
2015/07/16
DANTZAK: 3. MAILA 2014-2015
Zumaiako Herri Eskolan Gorputz Hezkuntzako egitarauaren barruan Gorputz Adierazpena dantzekin lantzen dugu. 1. mailatik hasi eta 6. mailaraino, ikasleek Euskal eta Munduko dantzak ikasten dituzte. Dantza jakin batzuk ikasten hasi eta beraiek sortutako pausuekin dantzak sortu arte. Hona hemen horren adibide gisa 3. mailakoek aurten ikasitako bi dantzak: goiko bideoan 3D gelakoak.
Hemen behean beste gelen bideoak ikusteko loturak, egin klik beraien gainean.
3A gelakoak
3B gelakoak
3C gelakoak
2014/07/29
IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA
“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak.
Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.
AZKEN DAKOTAK
"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila
honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari
(Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako
kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota
tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren
arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak
nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia
existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua
azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.
2014/05/18
BOST ATEKO ERREINUA
“Bost ateko erreinua” ipuin motore kooperatiboa Lehen Hezkuntzako 3.mailako haurrentzat pentsatuta dago. 2012-2013ko ikasturtean Lasarteko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako taldeak sortua. Haurrek Egiptoko Sahara basamortuan zehar egin behar abentura-bidaia da. Bidai horretan zehar aurrez aurre aurkituko dituzten erronkak gainditu beharko dituzte, baina erronka motore horiek denen artean gainditu behar dituzte, elkarri lagunduta: Nor berarengan pentsatu beharrean, une oro taldean pentsatu behar dute; helburua ez baita erronkak bakarka gainditzea, denen artean lortzea baizik. Kuriositateak harrapatu bazaitu, apunta zaitez bidai honetan eta lagundu Bost ateko erreinua aurkitzen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


