2020/12/13

EBALUAZIO ARAZOAK NOLA KONPONDU

 


Hori esanda irakasleak zuhur eta lur utzi zituen aurrean zeuzkan bere ikasle animaliak.

                         Hauek elkarri harridurazko aurpegiarekin begiratu, eta ez zuten sinesten hori izan zitekeenik ebaluazio egiteko era. Orduan, elefanteak tronpa jaso eta hitza eskatu zuen:

                         _ Hasi aurretik, irakasle jauna gure artean hitz egiteko 5 minutu uzten gaituzu?

                         _Jakina! Baina 5 minutu baino gehiago ez! --azaldu zien irakasleak--azterketa garaiz bukatu behar dugu eta. 

                         Orduan, animalia gutziak zuhaitz ingurura hurbildu ziren hitz egiteko asmoarekin. Katua izan zen lehena hitza hartzen: _Nik erraz daukat bi hiru jauzitan zuhaitzaren goian nago.

                        _ Ni ere!, ni ere! Bere buruari bueltak ematen. Bikain bat daukat --Tximinoa etengabe.

                        _Nik nire hegoak astindu eta zuek baino gorago igo naiteke --sententzia bezala bota zuen txoriak.

                        Fokak ezinean bere tripa lurrea igurtzen hasi zen urduri  albo abtera eta bestera.

                        Arrainak, ez zuen ezer esaten, behintzat besteek ez zioten entzuten, baina   arrainontzitik hainbeste burbuila ateratzen ziren, eta ez zuen ematen oso pozik zegoenik azterketarekin.

                       _Elefanteak, argi zeukan: --Ni ezin naiz zuhaitz hortara igo, egin ahalak eginda ere ez nintzateke igoko --triste xamar bota zuen.

                       Eta horretan zeuden bitartean, irakasleak minutu bat barru azterketa hasiko zela jakinarazi zien.

                       _Nik lagundu dizuet. Nik badakit nola gainditu dezakezuen denok azterketa hau --zuhaitzak adarrak eta hostoak mugituz, animalia guztiak sinesgabetasunik begiratuta, --Gerora, hau da, azterketa egin ondoren, orain nagoen bezala uzten banauzue nik lagundu dizuet. Baina, horretarako elegantearen indarra behar dut, tximinoaren trebezia, katuaren azkazalak; eta beste guztion pixua --erabat animalia guztiak sinesten hasita.

                       _ Beno! Nahiko da hainbeste hitz egiten egotea. Bost minutuak bukatu dira eta azterketa hasiko da. 

                       Orduan, bere aurrean, sekula ikusi ez zuena ikusi zuen irakasleak:

Elefanteak tronparekin zuhaitzaren enborrean bultza egin eta hau erraz makurttu zen bere hosto eta adarrek lurra ukitu arte.

Tximinoak eta katuak adarrak eutsi eta txoriak arrainaren arrainontzia fokaren bizkarrean jarrita, han hasi ziren zuhaitz gainera igotzen. Ondoren txoria adar batean pausatu zen, gero katu eta tximinoa, elefantea zuhaitz enborra eusten zegoelarik eta azken balantzakin zuhaitza berriz ere tente jarri zenean.   

Horrela, elkar lagunduta denek gainditu zuten azterketa, irakaslearen harridurarako oraingoan.                            




2020/12/08

MENDIZALETASUNA SORTZEN

Artikulu xume honen helburua ez da Mendizaletasuna sustatzeko ikerketa sakon bat egitea. Ez dugu, datu edo estatistikarik erabiliko; horiek, Luix Mari Zulaikaren liburuan aurkituko baitituzue “Haurren artean mendizaletasuna sustatzeko egitasmoa. 100 proposamen hobekuntzarako”.

Testu honen helburua, azken urtetan, gure ikasleen mendizaletasunaren egoera, arrazoiak, eta bultzatzen dituen balioak azpimarratzea eta kontzientzia hartzea da. Gainera, gure ikastetxean gertatzen dena, ikastetxe askotan gertatu da edo gertatzen ari da.

Baina, horretan sartu aurretik, zer da Mendizaletasuna?


2018/12/12

Hernio

HERNIOKO BUELTA

2018/01/28

LANKIDETZAKO ERRONKA FISIKOAK

Euskal Herrian aintzinatik oso zabaldua dago Auzolana; azken finean, Lankidetzako era bat da.


Lankidetza hezkuntza mundura, eta zehazki Gorputz Hezkuntza alorrera ekartzen badugu, era motibagarria bat Erronka edo desafio bezala planteatzea da.
Lankidetzako estrategia metodologiko honekin lan eginda, ikasleek elkarrengandik ikasten dute, eta oinarrizko zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, arloko oinarrizko konpetentzia motorra garatzeaz gain.
Hona hemen Lankidetzako Erronka Fisikoei buruzko artikulu txiki bat.

2017/03/25

GORPUTZALDIAK HEZKUNTZ EGITASMOA

Gorputzaldiak Hezkuntz egitasmoa dantzaren mundutik Ana Remiro eta Amaia Nabaskuesek sortutako proiektua da. Mugimendua eta gorputz adierazpena erabilta, elkarlanean sormena garatzeko eta gaitasun giza-afektiboak lantzeko tresna aproposa da. Bederatzi unitate didaktikoetan zehar (unitate bakoitzak lau saio dauzka), bakoitzean trebetasun giza-afektibo bat garatzen da jolasen bidez eta musika egokiarekin lagunduta: enpatia, konfiantza, integrazioa, asertibitatea, autokontzientzia, elkarreragina, sentsopertzepzioa, atentzioa eta emozioak.
Jolasten ikasteko eta ikasiz jolasteko.

2016/11/08

ARONSONEN PUZLEA LH 6. MAILA

Azken urte hauetan Lasarteko Berritzegunean Lehen Hezkuntzako irakasle taldea bildu gara Gorputz Hezkuntzan Lankidetza metodologia sartzeko materiala sortzen. 


Hori dela eta, mailaz maila Kooperazioa lantzeko material berria sortu eta frogatzen ibili gara. Aurrekoetan Ipuin Motor Kooperatiboari idatzi neban blog honetan. Oraingoan 6. mailarako sortu dugun materialari buruz hitz egitera natorkizue: Aronson-en Puzlea
Artikulu hau, egin dugun lanaren laburpentxoa baino ez da; ea gustukoa duzuen!

2015/07/16

DANTZAK: 3. MAILA 2014-2015




Zumaiako Herri Eskolan Gorputz Hezkuntzako egitarauaren barruan Gorputz Adierazpena dantzekin lantzen dugu. 1. mailatik hasi eta 6. mailaraino, ikasleek Euskal eta Munduko dantzak ikasten dituzte. Dantza jakin batzuk ikasten hasi eta beraiek sortutako pausuekin dantzak sortu arte. Hona hemen horren adibide gisa 3. mailakoek aurten ikasitako bi dantzak: goiko bideoan 3D gelakoak.
Hemen behean beste gelen bideoak ikusteko loturak, egin klik beraien gainean.
3A gelakoak
3B gelakoak
3C gelakoak

2014/07/29

IPUIN MOTOR KOOPERATIBOA

“Ipuina” hitza entzuten dugunean, denok dakigu zertaz ari garen. Baina ipuinak era askotakoak izan daitezke eta helburu anitz lortzeko erabiliak. Gure kasuan, Gorputz Hezkuntzan, “ipuina” aipatzen dugunean,Ipuin Motor Kooperatibo bati buruz ari gara hitz egiten.

AZKEN DAKOTAK

"Azken Dakotak" LHko 4. mailakoentzat idatzitako ipuin motore kooperatiboa da. Maila honetan Txanela proiektuaren barnean dagoen 2. unitate didaktikoari  (Amerindiarrak) ekarpen xumea da. Gelan ikasitakoa eta landutako kontzeptu eta materiala Gorputz Hezkuntzako saioetan erabiltzeko. Dakota tribuko azken indiarren bidaia kontatzen du: erreserbetatik beren arbasoen lurretara itzultzerakoan, bidean aurkitzen dituzten erronkak nola gainditzen dituzten denek batera, tribu bezala. Bidaia existentziala da, desagertzear dagoen indiarren kultura eta bizimodua azaldu nahi da: Lurra eta Natura errespetatuz.

2014/05/18

BOST ATEKO ERREINUA

“Bost ateko erreinua” ipuin motore kooperatiboa Lehen Hezkuntzako 3.mailako haurrentzat pentsatuta dago. 2012-2013ko ikasturtean Lasarteko berritzeguneko Lehen Hezkuntzako taldeak sortua. Haurrek Egiptoko Sahara basamortuan zehar egin behar abentura-bidaia da. Bidai horretan zehar aurrez aurre aurkituko dituzten erronkak gainditu beharko dituzte, baina erronka motore horiek denen artean gainditu behar dituzte, elkarri lagunduta: Nor berarengan pentsatu beharrean, une oro taldean pentsatu behar dute; helburua ez baita erronkak bakarka gainditzea, denen artean lortzea baizik. Kuriositateak harrapatu bazaitu, apunta zaitez bidai honetan eta lagundu Bost ateko erreinua aurkitzen.


2014/01/29

HAURREK BIDALTZEN DIZKIGUTEN MEZUAK

Etengabe, nahita edo nahi barik, mezuak bidaltzen ditugu. Gaur egun mezuei buruz hitz egiten denean, telefono mugikorren mezuak etortzen zaizkigu burura: sms, whatapps, facebook... Baina, hemen, ez noa horiei buruz hitz egitea. Artikulu honetan gure lanean, Gorputz Hezkuntzako saioetan, haurren artean, edota irakaslea eta haurren artean hitzekin, keinuekin edo jarrerekin bidaltzen ditugun mezuei buruz ari naiz, egunerokoan gertutako adibide batzuekin azalduta.
https://drive.google.com/file/d/0B8ZijiyUdWIDSkdrYnp2cURNRE0/edit?usp=sharing

2013/04/07

EMOZIOAK GORPUTZ HEZKUNTZAN

Emozioak Gorputz Hezkuntzan aipatzerakoan ez du esan nahi emozioekin jolasten ibiltzen garenik; "jolasa" hitza garrantzi handirik gabeko jarduera bezala ulertzen baldin badugu. Baina jolasari berez duen garrantzia ematen badiogu, jarduera ezin hobea da haurren erreakzioak, emozioak kudeatzen laguntzeko. Jolasean, haurra bere elementu naturalean aurkitzen da, eta hor gertatzen diren egoerei berezko erantzuna ematen die; emozioek eztanda egiten dute. Hori da, hain zuzen ere, kudeatzen lagundu behar dieguna; aurrerago, nerabezaroan, beste arazo batzuen oinarri ez izateko. Hona hemen, Gorputz Hezkuntzan, gure posibilitateen arabera, emozio horiek kudeatzen laguntzeko erabiltzen dugun jokabidea. Hezkuntza mota guztien gainetik, Giza Hezkuntza dagoelako... Emozio Hezkuntza

2012/07/24

ZORABIOAK

2009ko irailean Garatuko ikastaroen barruan "Lehen sorospenak" ikastaroa egin genuen Zarautzen. Bertan, talde txikietan, hainbat lan egin genituen eta gure taldeari "Zorabio"-ei buruzko lana tokatu zitzaion. Oso era sinplean, taula batean,zorabioen detekzioa, jokabidea, eta garraioari buruzko argibideak ematen dira. Ea inoiz ez zaigun gertatzen horrelako egoerak kudeatzea, baina ez da sekula gaizki etorriko hor dagoen informazioa.

2012/05/16

JOLASAREN BALIO DIDAKTIKOAK

Haurren inguruan lan egiten dugunok sarritan entzuten ditugu horrelako esaldiak: “Ba! Lasai jolasean dabiltza eta”. “Txantxetan, olgetan dabiltza”; garrantzia kendu nahian gertatzen ari denari, denbora-pasa izango balitz bezala. Baina guretzat, Gorputz-Hezkuntzan lan egiten dugun irakasleontzat jolasa ez da garrantzirik gabeko gauza bat.

2011/04/12

HAURRAK ETA GOSARIA


Ez gara konturatzen egunean zehar dauzkagun jatorduak oso garrantzitsuak. Kontuan edukitzen badugu jatordu batetik bestera pasatzen den denbora, konturatuko gara gosaria eguneko jatordu garrantzitsuena dela, eta ez askoren iritziz bezala korrika eta presaka egin behar dugun zerbait.
Afaritik gosarira doazen ordu koporua izugarria da, horregatik eguna behar den bezala hasteko gosari egokia hartu behar dugu.
Zer esanik ez dago, garrantzi hori bikoiztu egiten da haurren kasuan; bestela egunean zehar ez dute behar den bezala errendituko eta bere garapenean eragin nabarmena izango du.

HAUR OBESITATEA


Gaur egun, gure gizartean gero eta haur lodi gehiago ikusten dugu.
Agian oraindik ez dugu arazo hori era serioan hartu, baina benetan kezkatzekoa da ikustea horrelako haurrik; batez ere, obesitateak berarekin ekar ditzakeen gaixotasun larriak kontuan edukita.
Batzuentzat XXI. mendeko izurritea izango da obesitatea. Nahiz eta, haur obesoak izateko arrazoi asko egon eta horietako bat genetikoa izan, egia da baita beste faktore asko aldagarriak direla eta kontuan eduki beharreakoak lehenbait lehen.

2011/04/09

PSIKOMOTRIZITATEA


Behin haurrek Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara pasatzen direnean, Gorputz-hezkuntzako beste esparru batean sartzen dira. Lehengoa nolabait ahaztuta bezala gelditzen da, konturatu gabe edo gehiegi kontuan eduki gabe nondik datozen, ordurarte zer saio mota egiten egon diren. Hemen zintzilikatzen ditudan apunteak lehen pausua baino besterik ez dira, ondoren psikomotrizitateko saio batzuk prestatu ahal izateko eta haurrentzat aldaketa hori hain ezberdina ez izateko.

LO FALTA HAURRENGAN


Sarritan ikusten ditugu geletan haurrak ahoa irekitzen, logura edukiko balute bezala. Baina keinu horri ez diogu garrantzi gehiegirik ematen, eta anekdota bat bezala gelditzen. Egia esan keinu hori, edo sentsazio hori behin eta berriz errepikatuz gero haur batengan, bere azpian anekdota hutsa baino askoz gehiago dagoela pentsa dezakegu. Lo faltak haurrengan arlo ezberdinetan eragin dezake: bere errendimendu akademikoan, bere umorean, eta besteekiko harremanetan. Honetaz
gehiago jakiteko horra hor aritkulu hau

Irudia: Taringa.net